Legatzak, beste elikagai batzuek bezala, hotz-katea mantendu behar du beti. Pare bat egunetan kontsumitu behar baduzu, hozkailuan gorde dezakezu; hala ere, denbora gehiago beharko baduzu kontsumitzeko, izozketa gomendatzen dizugu, freskotasuna bermatzeko.
Mundu osoan ezaguna denez, Espainiako sukaldaritzan gehien erabiltzen den arrainetako bat da (6 kilo pertsona eta urte bakoitzeko). Oso erraza da ezagutzea, gris ilun koloreko gorputz luzanga baitu, albo argiagoak eta sabel zurixka, buru eta aho handiak hortz zorrotz-zorrotzekin. Bere lehen bizkar-hegala bigarrena baino laburragoa da.